2025/26 ikastaroak auzoko lokalean

Ikastaro honetan lokala dinamizatu eta auzotarrentzat zerbitzuak gerturatzeko asmoarekin, hainbat jarduera antolatu dira auzoko lokalean, kirola egin eta biltzeko aitzakia aproposa izango dugu:

Oraindik plazak libre daude beraz izen ematea irekita mantentzen da, Animatu!
Izen emateko 606821131 zenbakira mezu bat bidali edo auzotzen@gmail.com helbidera idatzi.

San Marko eguna

Apirilak 23an, igandean San Marko gotorlekuan erromeria eguna dugu.

Egun osoan zehar…

HAEko trikitixa eta dultzaina taldea eta Doike musika elkartearen animazioa izango da.

Zamalbide Bentak Auzo Elkarteko kantinan jan eta edateko aukera emango dugu. Aurten kantina gotorlekuaren barruan egongo da, ea belardian urtero bezala.

Salmenta postuak ere izango dira: taloak, gozoak, barazkiak, artisautza produktuak…

Bestalde…

12:00 Herri kirolak.
13:30 Bertso saioa Xenpelar Bertso Eskolaren eskutik.
14:30 Haur jolasak.
16:00 Dantzaldia Udal Txistulari taldearen eskutik.
16:30 Txokolatada Zamalbide Bentak Auzo Elkarteak eskainia.
17:00 Muxikoak Beti Prest taldearen eskutik.

Eguraldi ona edo kaxkarragoa eginda ere, giro bikaina izango da.
Animatu eta zatoz gozatzera!

Kaixo!

Ongi etorri Zamalbide Bentak Auzo Elkarteak sortutako web gunera.
Gune honetan, auzokideentzat baliagarria izan daitekeen informazioa topatuko duzue, baina baita herriko, zein kanpoko, beste edozein biztanlerentzat interesgarria izan daitekeen auzoari buruzko informazioa.