Hileko artxiboak: 2017-02

Gure Esku Dago

AUZOKIDEEI GONBIDAPENA:
Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago taldeak Auzo Elkarteari elkarlanean aritzeko gonbidapena luzatu digu. 
Guk erronka onartu dugu. Informazioa auzokoen artean zabaltzeko Whatsappeko talde bat sortzea eta zuri gonbidapena luzatzea erabaki dugu.
 Bide batez, Martxoaren 19an Oarsoaldean egingo den galdeketan laguntzeko prest dauden bolondresak behar ditugu.
Egun hortan edo bitartean lanetan laguntzeko prest bazaude, bidali mezu bat 637781772 (Igor) zenbakira.
Ez dezatela zuregatik erabaki!!!

Pala Txapelketa

Iaz egin zen moduan, aurten ere, San Isidro jaietan pala txapelketa antolatzeko asmoa dugu. Partaide guztiak, hau da, bikoteko bi kideak, auzoan jaio edo bizi beharko dute. 
Txapelketa liga izango da, denak denen aurka.
Izena emateko azken eguna otsailak 20a, deitu honako telefonoetako batetara 656765482 (Iker) 637781772 (Igor).
Bikote bakoitzak izena ematean 30 € ordaindu beharko ditu. Kopuru honek, pala txapelketan jokatzeko aukeraz gain, maiatzak 13an egingo den auzo-afarira etortzeko eskubidea emango die.
Finala maiatzak 14ko eguerdian izango da.
Neskak ere animatu!!!