Hileko artxiboak: 2018-05

Aitzbitarte koben berri

San Isidro jaietako lehen egunean, maiatzak 12, haur eta gazteak frontoian jolasak egiten dituzten bitartean, gurasoentzat eta interesa duten guztientzat, frontoiko goiko lokalean Aitzbitarte koben inguruko erakusketa ikusi ahal izango dugu, eta bertan indusketak egiten dabilen arkeologo baten azalpenak jaso.

Animatu eta etorri: Perurenako frontoian, (Auzolan frontoian), goiko lokalean, maiatzak 12 larunbata, 11:00tan.

Bide batez, auzoan aurkikuntza hauek ekarri dezaketen aldaketen inguruan hausnartu dezakegu.