Pala Txapelketa

Iaz egin zen moduan, aurten ere, San Isidro jaietan pala txapelketa antolatzeko asmoa dugu. Partaide guztiak, hau da, bikoteko bi kideak, auzoan jaio edo bizi beharko dute. 
Txapelketa liga izango da, denak denen aurka.
Izena emateko azken eguna otsailak 20a, deitu honako telefonoetako batetara 656765482 (Iker) 637781772 (Igor).
Bikote bakoitzak izena ematean 30 € ordaindu beharko ditu. Kopuru honek, pala txapelketan jokatzeko aukeraz gain, maiatzak 13an egingo den auzo-afarira etortzeko eskubidea emango die.
Finala maiatzak 14ko eguerdian izango da.
Neskak ere animatu!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude