2017 Batzar Orokorra

Aurten urtero bezala urte hasieran egin genuen Auzoko Batzar Orokorra, baina bertan erabaki zen hemendik aurrera urte amaieran egitea. Beraz, 2017ko urrian izango dugu berriz Auzoko Batzar Orokorra, oraindik egun zehatza zehaztu gabe dago.

Bertan hainbat gaiez hitz egin behar dugu, besteak beste:

  • Urteko martxa.
  • 2018ko aurre-ikuspenak.
  • Eskaerak:
    • Auzotarren eskaera berriak.
    • Eskaera “zaharren” jarraipena.
    • Astigarraga eta Errenteriako udaletara egin behar diren idatziak zehaztu.
  • Jaiak:
    • Proposamen berriak.
    • Jai Batzordearen osaketa.
  • Frontoiko martxa.
  • Auzo Elkarteko kide berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude