2017ko batzar orokorrean esandakoak

2017ko urriaren 1ean Zamalbideko eliz azpian Auzoko Urteko Batzar Orokorra burutu zen. Deialdia bi aste lehenago buzoneatu zen.

Garatutako gaiak:

2017ko ditu kontuak.

2017. urtean izan ditugun diru sartu-irteenak aipatu dira. Ondoren laburbilduz  frontoiko diru gora-beherak, festetakoak eta gainonzeko gastuak zeintzuk izan diren argitu dira.

Errenteriako udalari egin beharreko eskaerak.

Aurretik egindako eskaerak zeintzuk izan ziren aipatu da, eta hauetatik zenbat egin diren. Ondoren, bizilagunek eskaera berriak egiteko aukera izan dute:

  • Herri-bideen konponketak: listorreta eta Listorreta-zalditegiko bidea konpontzeko eskatu da.
  • Oinezkoentzako bideak egokitu: batezere Zamalbidetik Agustinetako bideaz hitz-egin da, bertan bi tramo bakarrik daudelako burutzeko eta gainera hauetako bat oso arriskutsua da. Auzotar batek udaletxean eskaera bat aurkeztu du bitan, ZB fabrika ondoko autobus geltokia babesteko, hemen kotxe istripu asko gertatzen bait dira, eta azkenekoan, kotxe bat autobus geltokiaren kontra jo zen, hau guztiz okertuta utziaz.
  • Zamalbide auzoa eta Zamalbide kaleen arteko nahasketak. Behin eta berriz arazo honekin topatzen gera kartak jaso, pakete bat jaso edo anbulantzia gure etxeetara etorri behar denean. Batez ere azkeneko kasu honegatik, hil ala bizikoa izan daitekeenez, arazo honi konponbidea emateko eskatzen dugu.
  • Sagardiburuko autobu geltokia eta ikastolako autobus geltokiaren artean dagoen beste autobus geltokian, markesina bat jartzea eskatzen da.
  • Sagardiburu kaleko beheko sarreran, autoek abiadura gutxitzeko moduren bat jartzea eskatzen da. Hau isletak erliebearekin jartzea izan daiteke.
  • Baserrietako txakurrak beraien eremutik aldentzen direnean, udaltzainek isunak jartzen dituztela aipatu da. Baserritarrek, zuzenean isuna jarri ordez, abisua emateko eskatzen dute, eta hauen bila joaten ez badira, orduan isuna jartzeko. Inguruko udalerrietan horrela egiten omen da.
  • Añabitarte kalean, LHko ikastolaren aurrean zebrabide bat dago eta, umeak jaso eta uzteko orduetan, kotxeak gainean aparkatzen dute. Zerbait jartzeko eskatzen dugu, kotxean bertan aparkatu ez ditzaten, arriskutxua suertatzen delako errepidea gurutzatzea hain ikusgaitasun gutxikin.
  • Zakar edukiontziak zentolen inguruan jartzeko eskatzen da.

Astigarragako udalari egin beharreko eskaerak.

Oinezkoen pasoko bideak begiratzeko eta zaintzeko eskatzen da.

Amaitzeko auzotarrek ekarritako kontu ezberdinez hitz egin zen:

  • Auzoan fibra optikoa jartzen egon dira telefonikakoak, eta zenbait baserri edo etxek arazoak izan dituzte, telefonikatik ez zutela kobertura esaten zietelako. Dirudienez arazo administratibo baten ondorioz ematen dute akats hau. Beraz, auzotarren bat arazo honekin topatzen bada, Uretxeko Aitorrekin kontaktuan jar dadila, berak badakilako nola konpondu eta laguntzeko prest dago.
  • Zenbait auzotar prest agertu da festetan laguntzeko, eta proposamen berriak ekarri dituzte. Festen antolakuntzako bilerak egitean abisatuko ditugu.
  • Auzotar batek pilateseko saioak eman nahi ditu eliz azpiko lokalean. Auzotarrei proposamena luzatuko diegu zenbat pertsona parte hartzeko interesa izango lukeen jakiteko.

Bilera amaieran kataluniarrei erreferendumaren eskubidearen aurrean gure babesa erakusteko gure eskuk proposatutako argazkia burutu genuen ados zeuden bizilagun guztiekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude