Euskal Pentatloia

2019ko San Isidroetan, Perurenako frontoian Euskal Pentatloi saio bikaina izango dugu puntako kirolariez osatua. Egin beharreko lanak: 100 kiloko harri borobila 15 aldiz altxatzea, 400 kiloko harriarekin 2 plaza egitea, kanaerdiko egurra moztea, 50 kiloko txingekin 6 plaza egitea eta kilometro bat korrika egitea izango dira.

Ea galdu!!! Maiatzak 19, igandea, 18:00tan Perurenako frontoian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude