2016 San Isidroak

PROGRAMA

Maiatzak 14 larunbata, haur eta gazteen eguna

10:00 Txupinazua jaiei hasiera emanez.

10:30 – 13:30 Haur jolasak, puzgarriak eta tailerrak Perurenako frontoian egun osoan zehar.

13:30 Haur bazkaria Auzolan Elkartean.

15:30 Pello Añorga ipuin kontalaria Perurenako frontoiko lokalean.

16:00 Mus txapelketa Auzolan Elkartean.

16:30 Eguraldi ona izanez gero APAR FESTA frontoiaren kanpoko aldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak ekarri!
Eguraldi txarra eginez gero tailerrak lokalean.

18:00 Txokolatada bizkotxoekin.

20:30 Afari herrikoia musika giroarekin alaituta Auzolan Elkartean. Aldez aurretik erreserba egin!

Maiatzak 15 igandea, San Isidro eguna

10:45  San Isidro zaindariaren ibilaldia elizaren inguruan.

11:00 Herri-meza.

11:45 Salda eta bertsolariak eliz atarian: Maialen Akizu eta Xamoa.

13:00 Auzoko 1. Pala Txapelketako finala Perurenako frontoian.

14:00 Lagun arteko bazkaria Auzolan Elkartean. Maiatzak 10a baina lehen tiketa erosi beharko da Frantxilla Zahar edo Zamalbide tabernetan, edo Auzolan Elkartean asteartetan 20:00tatik aurrera.

18:00 Idi probak. Intziñarte (Patxi Irarreta), Matxain (aita-semeak) eta Celes Aburuza.
Idi-banaka, uztarri motzean ariko dira, 1250 kiloko harriarekin pisu librean. Sarrera doan.

Maiatzak 22 igandea, jubilatuen eguna

12:00  Herri-meza.

13:00 Salda eta bertsolariak eliz atarian: Andoni Egaña, Maialen Akizu eta Xamoa.

14:00 Jubilatuen omenaldiko bazkaria musika eta bertsolariekin girotua Auzolan Elkartean.

18:00 Herri Kirol Festa: Giza proba “Emarri” taldearekin,  Imanol “Paolla”ren zaldi-proba eta herri-kirolak; Jon Larrañaga “Larra” eta Juan Esnal aizkolariak eta  Idoia Etxeberria harri-jasotzailea. Bertsolariak ere arituko dira. Sarrera doan.

Imprimir

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude