2017 San Isidroak

San Isidro 2017
Zamalbide auzoko eta Astigarragako Bentetako festak

Maiatzak 13 larunbata, haur eta gazteen eguna

10:00 Txupinazua jaiei hasiera emanez.
10:30 – 13:30 Haur jolasak, puzgarriak eta tailerrak Perurenako frontoian egun osoan zehar.
13:30 Haur bazkaria Auzolan Elkartean.
15:30 Pello Añorga ipuin kontalaria Perurenako frontoiko lokalean.
16:00 Mus txapelketa Auzolan Elkartean.
16:30 Eguraldi ona izanez gero APAR FESTA frontoiaren kanpoko aldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak ekarri!
Eguraldi txarra eginez gero tailerrak lokalean.
18:00 Txokolatada bizkotxoekin.
20:30 Afari herrikoia musika giroarekin alaituta eta Txikiren bakarrizketarekin Auzolan Elkartean 25€ren truke. Aldez aurretik erreserba egin maiatzak 11 baina lehen, telefono zenbaki hauetara deituta 637781772 (Igor) / 656765482 (Iker).

Maiatzak 14 igandea, jubilatuen eguna

10:00 Herri-meza.
11:00 Salda eta bertsolariak eliz atarian:
Anjel Mari Peñagarikano, Maialen Akizu eta Xamoa.
12:00 Auzoko 2. Pala Txapelketako finala Perurenako frontoian.
14:00 Jubilatuen omenaldiko bazkaria bertsolariekin girotua Auzolan Elkartean.
18:00 Herri Kirol Festa: Giza probak, eta zaldi-probatan Joxe Inazio Zerain eta Andoni Mendizabal. Bertsolariak ere arituko dira. Sarrera doan.

Maiatzak 15 astelehena, San Isidro eguna

10:45 San Isidro zaindariaren ibilaldia elizaren inguruan.
11:00 Herri-meza.
11:45 Salda eta bertsolariak eliz atarian:
Maialen Akizu eta Xamoa.
14:00 Lagun arteko bazkaria Auzolan Elkartean. Maiatzak 8a baina lehen tiketa erosi beharko da Frantxilla Zahar edo Zamalbide tabernetan.
18:00 Idi probak. Intziñarte (Rafa Irarreta), Matxain eta Aburuza.
Idi parea, 2000 kiloko harriarekin pisu librean. Sarrera doan.

kartelaA3-01

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude