AUZOARI BURUZ

Zamalbide Errenteriako auzoa da, Astigarraga eta Errenteria arteko mendialdean kokatuta dago, Bizarain (San Marko) eta Txoritokieta mendi-multzoaren Ekialdeko hegi zabaletan, eta hainbat baserri eta etxek osatzen dute. Bada bertan eliza bat inguruko baserritarren bilgune izan dena urte askotan, eta baita izen bereko jatetxea eta baserri dotorea. Bertan, Orereta ikastolak eta Oiartzo institutuak beraien eraikin nagusiak dituzte. “Tknika” teknologia-zentroa ere bertan kokatzen da. Auzo honetan, era berean, hilerri publiko eta pribatu (Zentolen izenekoa) bana dago.

Astigarragako bentak berriz, Astigarragak Errenteriakin partekatzen duen auzoa da, bi herriak batzen dituen errepidearen goialdean dago. Perurena gisa ere ezagutzen da, bertan dagoen baserria dela eta.

Zamalbide-Bentak auzoak lotura estua dute eta  jaiak maiatzaren 15ean ospatzen dituzte, San Isidroren ohorez, baserritarren zaindariaren egunean.

zamalbide01

Agirietan Zamalbide aldaera agertzen den arren, zonaldeko biztanleek
Zamarbide ahoskatzen dute. Antza, izenaren jatorria Zamari + bide-tik letorke,
eta ondoren hitz horretatik Zamalbide eratorri da.
Zamalbide izeneko baserriaren ondoan bazen ermita bat aspalditik, Santo
Kristo Lixibatua izenekoa. 1874. urtean, karlistadan, liberalek ermita erre egin
zuten. Zamalbideko ermitatxoa 1915. urtean berreraiki zuten bere lehengo
hormatzarren gainean, Parrokiako apaiz eta batzorkideen erabakiz,
Zamalbideko baserriaren jabearen baimenez eta auzotarren laguntzaz.
Auzokoen beharretarako txikiegia gertatzen zenez, 1964an hasiera eman
zitzaion oraingo eliza berriaren eraikuntzari. Ermitak zutik dirau, baina
lantoki eta biltegi gisa erabili izan da.
Izan da Zamalbide izena izan duen pertsonaia ezagunik: Martin Zamalbidekoa,
XVII. mendean bizitu zen Hegoaldeko itsasoko generala eta Indietako
Armadaren gobernadorea; eta Xamarbide, Joxe Usabiaga bertsolari herrikoi
eta ezaguna.
Zamalbiden aurkitzen dira historiaurreko hainbat aztarna ere: Aritzetako
Txabalako trikuharria eta Txoritokietako estazio megalitikoa, besteak beste.
zamalbide02

Agustinak eta Zamalbide elkartzen dituen errepidea 1953an zabaldu zen, eta
Foru plazatik Agustinetara igotzen zen autobusak Zamalbide eta
Astigarragako bentetaraino zabaldu zuen bere zerbitzua 1981ean.
Zamalbide auzoak bere horretan iraun du urte luzeetan. Azken urteetan,
ordea, eraikuntza berriak egin dira eta baita errepide azpiegiturak ere.

Herriko hainbat ikastetxe auzo honetan aurkitzen dira: Orereta ikastola,
Tekniker.
Garai batean bazen eskola bat ere. Gaur egun, EMTEk (Errenteriako musika
taldeen elkartea) herriko musika taldeek entsaiatzeko gelak ditu.
Herriko aterpetxea ere auzo honetan dago, Belabaratz baserrian.

 

 

0 erantzun “AUZOARI BURUZ” bidalketan

  1. Каким способом попасть на гидру? этим фактором озадачены все без исключения клиенты гидры, в любой период необходимо найти рабочее зеркало гидры регулярно актуальные зеркала баняться властями и доступ к ресурсу отсутствует, применять VPN нелегко а также дорого, браузером Тор не каждый может воспользоватся к тому же он на ангийском. Специально с целью максимального упрощения данной проблемы мы спроектировали сайт. Для раскрытия гидра в тор браузере ссылка вам нужно перейти по актуальному рабочему зеркалу указанному перед этим либо скопировать гиперссылку для тор браузера которая также показана на страницах нашего сайта и вставить ее в тор браузере, уже после чего же пройти регистрацию, и конечно же наслаждаться товарами. Не забудьте поделится нашим ресурсом с друзьями а так же добавить в закладки и иметь доступ к актуальным зеркалам гидры 24/7.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude