2018 San Isidroak

San Isidro 2018
Zamalbide auzoko eta Astigarragako Bentetako festak

Maiatzak 12 larunbata, haur eta gazteen eguna

10:00 Txupinazua jaiei hasiera emanez.
10:30 – 13:30 Haur jolasak eta puzgarriak Perurenako frontoian.
13:30 Haur bazkaria Auzolan Elkartean.
15:30 Meritxell Martinez ipuin kontalaria eta tailerrak Birjolastenen eskutik Perurenako frontoiko lokalean.
16:00 Mus txapelketa Auzolan Elkartean.
16:30 Eguraldi ona izanez gero APAR FESTA frontoiaren kanpoko aldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak ekarri!
18:00 Txokolatada bizkotxoekin.
20:30 Afari herrikoia. Bingo-txas!, bertso musikatuak eta musika amaieran, Auzolan Elkartean 25€ren truke. Aldez aurretik erreserba egin maiatzak 8a baina lehen, telefono zenbaki hauetara deituta 637781772 (Igor) / 656765482 (Iker).

Maiatzak 13 igandea, jubilatuen eguna

12:00 Herri-meza.
Ondoren, Salda eta bertsolariak eliz atarian:
Unai Iturriaga, Maialen Akizu eta Xamoa.
12:30 Auzoko 3. Pala Txapelketako finala Perurenako frontoian.
14:00 Jubilatuen omenaldiko bazkaria bertsolariekin girotua Auzolan Elkartean.
18:00 Herrien arteko herri-kirol desafioa, auzoko gazteen parte hartzearekin. Giza probako bi talde mixtoen arteko desafioa. Bertsolariak ere arituko dira. Sarrera doan.

Maiatzak 15 asteartea, San Isidro eguna

11:45 San Isidro zaindariaren ibilaldia elizaren inguruan.
12:00 Herri-meza.
Ondoren, Salda eta bertsolariak eliz atarian.
14:00 Lagun arteko bazkaria Auzolan Elkartean. Maiatzak 2a baina lehen tiketa erosi beharko da Frantxilla Zahar edo Zamalbide tabernetan.
18:00 Idi probak. Intziñarte (Patxi Irarreta), Matxain eta Retegi. Idi parea, 2000 kiloko harriarekin pisu librean. Sarrera doan.