San Isidroak 2019

Zamalbide auzoko eta Astigarragako Bentetako festak

Maiatzak 15 asteazkena, San Isidro eguna

11:45  San Isidro zaindariaren ibilaldia elizaren inguruan.

12:00 Herri-meza.

12:45 Txupinazua jaiei hasiera emanez.

Ondoren, Salda eta bertsolariak eliz atarian.

14:00 Lagun arteko bazkaria Auzolan Elkartean. Maiatzak 5a baina lehen tiketa erosi beharko da Frantxilla Zahar edo Zamalbide tabernetan.

18:00 Idi probak. Intziñarte (Patxi Irarreta), Matxain eta Mixiyua. Idi parea, 2000 kiloko harriarekin pisu librean. Sarrera doan.

Maiatzak 18 larunbata, haur eta gazteen eguna

10:30 – 13:00 Haur jolasak eta puzgarriak  Perurenako frontoian.

13:00 Haur bazkaria Auzolan Elkartean.

15:00 Pello Añorga ipuin kontalaria eta tailerrak Perurenako frontoiko lokalean.

16:00 Mus txapelketa Auzolan Elkartean.

17:00 Eguraldi ona izanez gero APAR FESTA frontoiaren kanpoko aldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak ekarri!

Eguraldi txarra eginez gero karaokea lokalean.

18:00 Txokolatada bizkotxoekin.

20:30 Afari herrikoia. Musikakin girotua, Auzolan Elkartean 25€ren truke. Aldez aurretik erreserba egin maiatzak 12a baina lehen, telefono zenbaki hauetara deituta 637781772 (Igor) / 656765482 (Iker).

Maiatzak 19 igandea, jubilatuen eguna

12:00  Herri-meza.

Ondoren, Salda eta bertsolariak eliz atarian.

12:30 Auzoko 3. Pala Txapelketako finala Perurenako frontoian.

14:00 Jubilatuen omenaldiko bazkaria  musika eta bertsolariekin girotua Auzolan Elkartean.

18:00 Herri-kirol desafioa: Pentatloia. Eta giza proba: Emarri taldea lehen aldiz 600 kiloko harriarekin arituko da. Bertsolariak ere arituko dira. Sarrera doan.