Inguruak

Zamalbide Errenteriako auzoa da, Astigarraga eta Errenteria arteko mendialdean kokatuta dago, Bizarain (San Marko) eta Txoritokieta mendi-multzoaren Ekialdeko hegi zabaletan, eta hainbat baserri eta etxek osatzen dute. Bada bertan eliza bat inguruko baserritarren bilgune izan dena urte askotan, eta baita izen bereko jatetxea eta baserri dotorea.

Bertan, Orereta ikastolak eta Oiartzo institutuak beraien eraikin nagusiak dituzte. “Tknika” teknologia-zentroa ere bertan kokatzen da. Auzo honetan, era berean, hilerri publiko eta pribatu (Zentolen izenekoa) bana dago.

Auzoko jaiak maiatzaren 15ean ospatzen dira, Sanisidrotan.

Herriko aterpetxea ere Zamalbide auzoan dago: Belabaratz aterpetxea.

Zamalbide auzoa
20.100. Errenteria
Tel: (00 34) 943 449 640
Fax: (00 34) 943 449 665
gazteria@errenteria.eus

www.gazteria.errenteria.eus/belabaratz